Historia

La Unión, historia zabala duen konpainia

1924ko azaroaren 15ean, Orozko udalerriko bizilagunak diren Miguel Acha Eguileor eta Martín Inchaurbe Aldecoak, "Acha Inchaurbe" izeneko sozietatea sortzeko hitzarmena egin zuten -" La Unión Servicio de Automóviles" izendapena erabiltzeko ahalmenarekin-, hain zuzen ere, bidaiariak eta merkantziak Bilbo eta Gasteiz bitartean garraiatzeko xedea duen konpainia.

Sozietatearen kapitala 80.000 pezetetan formalizatu zen, bazkide biek ekarritako ondasunekin ordezkatuta, hala nola: Saurer motako hiru autobus, VI 346, VI 366, VI 406 matrikulekin, Hispano Suiza motako bi autobus, VI 213, B 3805 matrikulekin, eta, Gasteizko Foru kaleko 7. zenbakian kokatutako konponketa-tailer bat.

Zenbait urte geroago, 1933ko abenduren 22an, Acha Inchaurbe sozietatea eta konpainia mugatua sortu zen. Horrekin batera, Automóviles de Alava konpainiako bazkide berrien parte-hartzea izan genuen. Bazkideok Murgiatik burututako Bilbo-Gasteiz linearen gaineko eskubideak laga zituzten.

1957ko otsailaren 1ean, jadanik aurretik bazegoen konpainia mugatua "Acha Inchaurbe y Compañía, Sociedad Anónima" sozietatea bihurtu da; ondorenez, " La Unión " izendapena erabili ahal izango du, eta, mugatuaren partaidetzak sozietate anonimoaren akzio bihurtuko dira.

Gaur egun, bidaiariak errepidez garraiatzeko sektorean esperientzia zabala duten 60 enplegatu baino gehiagorekin, eta berrogeita hamar autobus moderno baino gehiagorekin batera, Autobusak La Unión , SAren egoitza nagusia Bizkaiko Lutxana-Erandioko udalerrian dago, eta, toki horretatik, konpainiaren plangintza estrategikoa garatu eta koordinatzen du.

La Burundesa

1925. urtea izan zen, hain zuzen, Nafarroako Urdiain izeneko udalerrian, Altsasu Iruñarekin lotzen dituen lerroaren harpean, La Burundesa autobusen konpainia sortzen den unea. La Burundesa konpainiak, Burunda bailarari aipamena eginez, toki horretatik abiatuta egiten zuen lan.

La Burundesaren hurrengo ibilbideak Iruña eta Gasteiz bildu zituen, eta, ostean, Iruña-Gasteiz-Bilbo linea inauguratu zen, Arabako hiriburuan autobus-aldaketa eginez. Bidaiariek " La Bilbaína " bezala ezagutzen dute.

1955ean ibilbide bera, baina zuzenean Dimako mendatea igarotzen duena egiteko hiru ordu eta erdi behar ziren, eta La Unión eta La Burundesa konpainia biek batera erabiltzen zuten. Hona hemen sektoreen arabera sortu den elkarketa bakarra .

Gaur egun, La Burundesa konpainian 50 ibilgailu daude behar bezala hornituta, eta 70 profesional ditu, gure bidaiarien lekualdaketak modu eroso eta ziurrean egiteko prest daudenak.

Esku-ematearekin zigilatu den lankidetzarako hitzarmena dela medio, urteak pasa ahala, La Unión konpainiak La Burundesa enpresan dauden akziodun gehienak erosi ditu, baina sozietate bien arteko independentziari eta elkarren arteko harremanei eutsiko diete.

Bilbo
94 427 11 11
Gasteiz
945 26 46 26
Iruña
948 22 17 66

17 Maiatza 2012