| KONTUAN IZAN BEHARREKO GOMENDIOAK |
|
|
Billetea bidaiako asegurua da; hori dela medio, gorde ezazu ibilbide guztian, hori eskatzen duen enpresako enplegatuak eskuragarri izan dezan. |
|
|
Mesedez, egiazta itzazu billetearen datuak hori leihatilan hartzen duzunean |
|
|
Gogora ezazu ordutegi bakoitzeko jesarlekuak mugatuak direla. Horregatik, bertara zaitez leihatilara zerbitzuaren irteera baino ordu erdi lehenago. Billetea emateko plangintza zuzena egiteko denbora gomendagarria da. |
|
Jesarlekuaren erabateko bermea izateko, enpresak leihatiletan asteko zazpi egunetan eskuragarri jarri du salmenta aurreratuaren sistema berria. Horrenbestez, bidaiariak billetea hil bat aurretik esku artean izan dezake. |
|
|
Bidaiariari gomendatzen zaio autobusaren aurrekaldean jarritako kartela begiratzea, bertan bai dator autobusaren ibilbidea. |
| SEGURTASUN-AHOLKUAK |
| Zure segurtasuna gure lehentasuna da. Jarraian, segurtasun-aholku garrantzitsu batzuen berri ematen dizuegu. |
|
Gidariak: Lan hori egiteko bereziki prestatu den profesionala da. Ibilgailuan "segurtasunaren espezialista" da. Jarrai itzazu bere aholkuak. |
|
Ateak eta sarbideak: Kontuan har itzazu. Ez zaitez presaka ibili autobusera igotzean edo jaistean. |
|
Larrialdietarako mailuak : Beirak hausteko mailuak "sorospen-irteera" bezala adierazita dagoen leihoen ondoan daude. Erabili itzazu ateetatik irtetea ezinezkoa izanez gero. |
|
Ateen segurtasun-irekiera: Irekierarako tresna begi-bistan dago, ateetatik hurbil. Tresna hori ibilgailua geratuta dagoenean erabili beharko da. Abian jartzean, ateak lokatu eta berehala irekitzen dira. |
|
Lehen sorospenetarako botika-kutxa : Autobus guztietan dago. Ohikoa den bezala, ibilgailuaren aurrealdean dago, piktograma baten bidez identifikatuta. |
|
Segurtasun-uhala: Zure jesarlekuak halakorik izanez gero, lotu ezazu. |
|
Su-itzalgailua: Ibilgailuaren aurrealdean dago, ohi bezala gidariaren eserlekuaren ondoan. |