TXARTELA +
Bonu hau 26 urte baino gehiago daukaten pertsonentzat egokituta dago.
1.- TXARTELA + -ko hileko tarifak hauexek dira:
1.- Gallarta-Gasteiz: 100.00 €
2.- Algorta-Gasteiz: 100.00 €
3.- Gasteiz-Leioa EHU: 100.00 €
4.- Bilbo-Gasteiz: 145.00 €
5.- Linea guztiak: 165.00 €
2.- Bonu honen baliagarritasuna hile naturalekoa da.
3.- Bonu hauek Astelehenetik Ostiralera bidaiatzeko aukera ematen dute.
4.- Bonu hauekin egunean joateko bidai bat eta itzultzeko beste bat egiteko aukera daukazue bonuan bertan jartzen duen ibilbidean.
5.- Mota honetako bonuekin ezin da erreserbarik egin. Bidaiariek autobusera igotzeko hauxe egin beharko dute:
A.- Geldiunea bidean baldin bada, bonua autobusetan dauden makinetan balioztatuko da.
B.- Bidaiariek autobusa Geltokian hartu nahi badute, lehiatiletan balioztatu beharko dute bonua.
6.- Bonu hauek pertsonalak eta transferiezinak dira.
7.- Bonuen iruzurrezko erabilera bere baliogarritasunaren galtzea suposatuko du.
8.- Norbaitek bonua epe amaierarte erabili nahi ez badu itzultzeko aukera dauka. Kasu hoietan bonuagaitik ordaindutako diruari, bidaiariak bonua erabili ahal izan duen egun bakoitzagaitik ohiko tarifako bi txartelen balioa deskontatuko zaio, nahiz eta egun hoietan ez badu erabili ere, itzulera eguna barne izanda. Dirua hurrengo hileko 1etik 15era itzuliko da.
9.- Zortzigarren puntuan aipatutako itzulpenak banku bidezko transferentziaren bitartez egingo dira.
10.- TXARTELA + bonuaren berrikuntza hile batetik bestera automatikoki egingo da bidaiariak kontrakoa esaten ez duen bitartean. Bonua ez berritzeko bidaiariak idatziz (Fax, Mail edo Eskutitza) komunikatu beharko du aurreko hilaren 25a baino lehenago.
11.- Bonu hauen baliagarritasuna bere epe naturala da, epea hasi ta gero bidaiari batek bonu hau erabili nahi izanez gero, ordainketa osoa egin beharko du.
12.- Bonuen eskaera urtean zehar egin ahal izango da, baina beti aurreko hilaren 25a baino lehenago ondoko dokumentazioa emanez:
1.- Eskaera imprimakia beteta.
2.- Karnet argazki bat.
13.- Txartela eskatu ta gero, Autobuses La Unionek bidaiariarekin harremanetan jarriko da txartela non eta noiz hartu behar duen esateko. Gutxienez bonuaren epea hasi baino 24 ordu lehenago txartela bidaiariaren eskueran egongo da.
14.- Txartela epetik kampo eskatzen baldin bada, Autobuses La Unionek txartela 96 ordu baino lehenago bidaiariaren eskueran jartzeko kompromisoa hartzen du, epe horretan bidaiaria txartelaren babesean ezin izango du badaiatu.
15.- TXARTELA + a urtero Abenduan berrituko da, Urtarrilan txartela berriekin hasiz. Autobuses La Unionek aldaketa hau nola eta noiz egingo den nahiko aurrerapenarekin adieraziko du.
16.- Bonu hauen tarifak urtean behin eguneratuko dira, ohiko txartelen egunerarekin bat.
|