Castellano | English
 
 
 
     
KORPORAZIO ARLOA
  - Ongietorria
- Bulego nagusiak
- Harremanetan jarri
- Kalitatea
 
ORDUTEGIAK ETA IBILBIDEAK
  - Txartel salmenta
- Ordutegien kontsulta
- Ibilbideak
- Ordutegien jeitsiera
- Aireportuarekin lotura
 
TARIFA BEREZIAK
  - Txartela 26
- Txartela +
- Bonuak - La Union
- Bonuak - Burundesa
- Bonuak - Aiara
 
BERRIAK
AUTOBUSEN ALOKAIRUA
BIDAIARIEN GIDA
  - Billeteen salmenta
- Baldintza orokorrak
- Aholkuak eta
   gomendioak
 
BEZEROARENGANAKO ARRETA
 

TXARTELA 26

Autobuses La Unionek eskaintzen duen Txartel mota hau 26 urte edo gutxiago daukaten pertsonentzat egokituta dago.

Bi txartel mota daude, udakoa eta negukoa.

Txartela 26 Negukoa, 2010/09/01tik 2011/06/30ra. Famili ugariaren deskontuak ezarri daitezke.

TXARTELA 26 Negua 2010/2011
Tarifa
Hilekoa
Gallarta-Gasteiz
742€
95€
Algorta-Gasteiz
742€
95€
Gasteiz-Leioa UPV
636€
95€
Bilbo-Gasteiz
636€
95€
Linea guztiak
848€
125€

Txartela 26 Udakoa, 2010/07/01tik 2010/08/31ra. Famili ugariaren deskontuak ezarri daitezke.

TXARTELA 26 UDAKOA
TARIFA
Gallarta-Gasteiz
210€
Algorta-Gasteiz
210€
Gasteiz-Leioa UPV
157,5€
Bilbo-Gasteiz
252€
Linea guztiak
273€

1.- Txartela hauek ondorengo ibilbideetan bidaiatzeko aukera ematen dute :

  1. Gallarta-Gasteiz.
  2. Algorta-Gasteiz.
  3. Vitoria/Gasteiz-Leioa EHU.
  4. Bilbo-Gasteiz.
  5. Linea guztiak .

2.- Bonu hauen baliagarritasuna egutegi honen harabera doa:
            A.- TXARTELA 26 NEGUA : Bere baliagarritasuna Irailaren 1etik hurrengo urteko Ekainaren 30tara izango da.
            B.- TXARTELA 26 UDA : Uztailaren 1etik Abuztuaren 31ra.

3.- Bonu hauek Astelehenetik Ostiralera bidaiatzeko aukera ematen dute.

4.- Bonu hauekin egunean joateko bidai bat eta itzultzeko beste bat egiteko aukera daukazue bonuan bertan jartzen duen ibilbidean.

5.- Mota honetako bonuekin ezin da erreserbarik egin. Bidaiariek autobusera igotzeko hauxe egin beharko dute:
            A.- Geldiunea bidean baldin bada, bonua autobusetan dauden makinetan balioztatuko da.
            B.- Bidaiariek autobusa Geltokian hartu nahi badute, lehiatiletan balioztatu beharko dute bonua.

6.- Bonu hauek pertsonalak eta transferiezinak dira.

7.- Bonuen iruzurrezko erabilera bere baliogarritasunaren galtzea suposatuko du.

8.- Ibilbidean ikuskapena baldin badago, bidaiariak txartelaz aparte, billetea (geltokian hasi badu ibilbidea) eta NANa erakutsi beharko du.

9.- Norbaitek bonua epe amaierarte erabili nahi ez badu itzultzeko aukera dauka. Kasu hoietan bonuagaitik ordaindutako diruari, bidaiariak bonua erabili ahal izan duen egun bakoitzagaitik ohiko tarifako bi txartelen balioa deskontatuko zaio, nahiz eta egun hoietan ez badu erabili ere, itzulera eguna barne izanda. Dirua hurrengo hileko 1etik 15era itzuliko da.

10.- Bederatzigarren puntuan aipatutako itzulpenak banku bidezko transferentziaren bitartez egingo dira.

11.- TXARTELA 26 bonuaren berrikuntza bidaiariak eskatu beharko dau.

12.- Bonu hauen baliagarritasuna bere epe naturala da, epea hasi ta gero bidaiari batek bonu hauek erabili nahi baditu, ordainketa era honetan egin beharko du:
            A.- TXARTELA 26 NEGUA : Hasiera dataren arabera tarifak kontsultatu .
            B.- TXARTELA 26 UDA : Ordainketa osoa egin beharko da hasiera eguna kontutan artu gabe.

13.- Bonuen eskaera honela egin beharko da:
            A.- TXARTELA 26 NEGUA : Irailean 1etik aurrera erabiltzeko, eskaera Abuztuaren 25a baino lehenago egin beharko da, ondoko dokumentazioa aurkeztuz:
                        1.- Eskabide-orria beteta.
                        2.- Karnet tamainako argazki bat.
                        3.- Banketxean egindako ordainketaren frogagiria.            

      • BBK: 2095 - 0551 - 60 – 9100630755
      • Vital Kutxa: 2097-0132-33-0008167496

                        4.- NANaren fotokopia.


            B.- TXARTELA 26 UDA: Eskaerak Ekainaren 25a baino lehen egin beharko dira, Txartela 26 Neguako dokumentazio berbera aurketuz.

14.- Txartela eskatu eta gero, bidaiariak jaso ahal izango du adierazitako lehiatilan bere baliogarritasunaren hasiera eguna baino 24 ordu lehenago.

15.- Txartela epez kampo eskatzen baldin bada, Autobuses La Unionek txartela 96 ordu tartean emateko kompromisoa hartuko du. Epe horretan bidaiariak ezin izango du txartelaren babesean bidaiatu.

16.-TXARTELA 26 urtero berrituko da eskaerarekin.

17.- Bonu hauen tarifak urtero eguneratuko dira. Tarifa berriak nahiko aurrerapenarekin aurkeztuko dira bai lehiatileetan bai Web orrialdean.

18.- Bonuaren galtzea edo lapurreta gertatzekotan, bidaiariak 5 euroren truke txartel berria eskuratuko du. Kasu hauetan, lapurreta edo galtzearen abisua eman eta txartel berria izan arte, bidaiariak bidaiatzeko billeteak ordaindu beharko ditu, baina diru guzti hau itzuliko zaio billeteak lehiatilan ematerakoan.

19.- Bonua txarto baldin badabil lehiatilan zein autobusetan erabiltzerakoan, bidaiariak billetea ordaindu beharko du eta gerora lehiatilan gertatutakoaren abisua eman billetea erakutsiz. Hurrengo hilearen 1etik 15era akatsa aztertuko da diruaren itzulpena eginez bidaiariak arrazoia baldin badu.

 

 

 
Copyright 2005 © Autobuses La Unión S.A eta La Burundesa S.A. . - Lege-abisua » - Pribatutasun-politika
La Unión SA, Bizkaiko Merkataritzako Erregistroan inskribatuta, 3602. liburukiko 27. folioaren, Bi2057. orrian, IFK:A48944045
La Burundesa SA, Nafarroako Merkataritzako Erregistroan inskribatuta, 80. liburukian, sozietateak, 35. folioren, 775. orrian, IFK: A31003627