Castellano | English
 
 
 
     
KORPORAZIO ARLOA
  - Ongietorria
- Bulego nagusiak
- Harremanetan jarri
- Kalitatea
 
ORDUTEGIAK ETA IBILBIDEAK
  - Txartel salmenta
- Ordutegien kontsulta
- Ibilbideak
- Ordutegien jeitsiera
- Aireportuarekin lotura
 
TARIFA BEREZIAK
  - Txartela 26
- Txartela +
- Bonuak - La Union
- Bonuak - Burundesa
- Bonuak - Aiara
 
BERRIAK
AUTOBUSEN ALOKAIRUA
BIDAIARIEN GIDA
  - Billeteen salmenta
- Baldintza orokorrak
- Aholkuak eta
   gomendioak
 
BEZEROARENGANAKO ARRETA
 
Baldintza Orokorrak
1.- Erantzukizuna

 

Garraiolariaren erantzukizuna zerbitzua modu eragingarrian betetzen duen enpresaren mende geratzen da. Garraio-enpresak ez du erantzukizunik izango zuzenean berari egotzi ezin dakizkion ez-betetzeen gain, ezta ezustekoen, ezinbestekoen, edota lege- edo administrazio-eskakizunak kontuan izatean gertatzen diren jazoeren gain ere. Era berean, ez du erantzukizunik izango bezeroak beste garraioekin izan dezakeen loturaren inguruan, dela bertakoa dela inorena bada ere

2.- Ekipajeak

 

Bidaiariak 30 kiloko ekipajea doan garraiatzeko eskubidea du. Kilo horietatik goragoko pisua ordaindu egin beharko da, kasuan kasuko tarifaren arabera ordaintzen den zenbatekoa aintzat hartuta. Ekipajearen fakturazioa egitean, enpresak egiaztagiri egokia emango du.

Garraiatu den ekipajea galdu edo hondatu bada, nahitaezkoa izango da tokira iritsi eta berehala erreklamazioa horren egitea, billetea, eta, hala denean, fakturazioaren egiaztagiria erakutsiz.
Garraiolariaren erantzukizuna, gehienez, 14,50 eurokoa izango da kg. bakoitzeko (1136/1997ED, 3.art.). Garraiolariak, beraz, ez du erantzukizunik izango bere zainpean utzi ez diren eskuko paketeen edota bestelako objektuen gain.

Ekipajea autobusaren sotoan gordeko da, eta, bolumen txikiko objektuak nahiz eskuko paketeak eskuan eraman ahal izango dira, baldin eta gainerako bidaiariei oztoporik edo arriskurik eragiten ez badiete. Horregatik, pakete horiek jesarlekuen goiko aldean dauden erretiluan behar bezala kokatu beharko dira, eta, inoiz ez korridoreetan edo zangoen artean.
3.- Bizikletak

 

Bizikletak fakturatu egin beharko dira autobusean eraman ahal izateko .

Bizikletaren fakturazioa geltokiko lehiatilean egingo da.

Lehendabizi bidaiarien ekipajea autobusaren sotoan gordeko da eta ondoren bzikleta.

Autobusaren sotoan lekurik ez balego, bizikleta lekua daukan lehen autobusean eramango da.

Bizikletak gurpilak desarmatuta euki beharko ditu eta gorputza enbalatuta.

4.- Billeteak baliogabetzea

 

Baliogabetze-kasuan, bidaiariari billetea itzuliko zaio %10 kenduta, gutxienez, zerbitzuaren irteera baino 48 ordu lehenago eskatu bada; bestela, autobusaren irteera aurretik, 48 eta 2 ordu artean eskatu bada, orduan %20 kenduko da.

Autobusaren irteera baino segidako 2 ordu lehenago ez da billetea baliogabetuko, ezta ondorioz zenbatekoa itzuli ere.
Bidaiaria irteerako tokian eta unean aurkeztu ez bada, bidaia galduko du, eta, ez du eskubiderik izango billetea aldatzeko edo zenbatekoa itzultzeko .

5.- Billeteak aldatzea

Bidaiaren dataren aldaketa, gutxienez, zerbitzua hasi baino 2 ordu lehenago eskatu beharko da. Horrez gain, data berriko zerbitzuan dauden jesarlekuen mende geratzen da.
Billete bakoitzeko aldaketa bakarra onartzen da .

6. Errefortzu-zerbitzuak

Enpresak autobus-zerbitzua enpresa laguntzaileek dituzten ibilgailuen bitartez emateko eskubidea erreserbatzen du, betiere inguruabarrak direla-eta beharrezkoa denean, eta, bereziki, trafikoaren areagotzeei aurre egin ahal izateko .

7. Adingabeak

Adingabe guztiak txartela ordaindu beharko dute eta berari dagokion jesarlekuan jesarri. (965/2006 ED, 9.2.art.)

8. Konpainiako animaliak

Ezin dira eraman konpainiako animaliak, txakur gidaria izan ezik, bidaiariei eragin diezaiekeen eragozpenak saihesteko .

Legetzak edozein motatako animaliak, txakur gidaria izan ezik, autobus barruan eramatea debekatzen du. Animaliekin (txakurrak eta katuak) bidaiatzea nahi duten beste bidaiari guztientzako ez dago leku egokitua horretarako eta animaliak autobusaren sotoan joan behrko dute ekipajearekin. Animaliek jabeak jarritako kaioletan bidaiatu beharko dute empresak erantzunkizunik izan gabe edozein ezbehar gertatzekotan.

9. Debekuak

 

Erabat debekatuta dago ibilgailuan erretzea (1293/1999 ED, 6.art.), bai eta jatea ere, edo, ibilgailua hondatu edo berori zikin dezakeen beste edozein ekintza gauzatzea.

.Justifikatu gabe dagoen arrazoirik gabe gidariaren arreta oztopatu edo bere eginkizuna eragozten duen edozein egintza gauzatzea, betiere ibilgailua abian dagoenean.

Gainerako erabiltzaileen integritate fisikoa arriskuan jartzeaz gain, horientzat nahiz garraio-enpresako langileriarentzat edo autobusen geltokian zerbitzuak ematen dituztenentzat gogaikarria edota laidogarria izan daitekeen edozein jokabide gauzatzea.

Kasuan kasuko emakida edo baimenaren enpresa titularraren mendeko langileriak egindako oharrak kontuan ez izatea, zerbitzua emateari eta zerbitzu horretan bete beharreko segurtasun-baldintzei dagokienez, baita xede horri begira ere, ibilgailuetan edo garraio-geltokietan begi-bistan ezarri karteletan azaltzen den bezala .
10. Libro de Reclamaciones.

Bidaiariak konpainiako leihatiletan eskuragarri izango du erreklamazio-liburua.

 
Copyright 2005 © Autobuses La Unión S.A eta La Burundesa S.A. . - Lege-abisua » - Pribatutasun-politika
La Unión SA, Bizkaiko Merkataritzako Erregistroan inskribatuta, 3602. liburukiko 27. folioaren, Bi2057. orrian, IFK:A48944045
La Burundesa SA, Nafarroako Merkataritzako Erregistroan inskribatuta, 80. liburukian, sozietateak, 35. folioren, 775. orrian, IFK: A31003627