Castellano | English
 
 
 
     
KORPORAZIO ARLOA
  - Ongietorria
- Bulego nagusiak
- Harremanetan jarri
 
ORDUTEGIAK ETA IBILBIDEAK
  - Txartel salmenta
- Ordutegien kontsulta
- Ibilbideak
- Ordutegien jeitsiera
- Aireportuarekin lotura
 
TARIFA BEREZIAK
  - Txartela 26
- Txartela +
- Bonuak
 
BERRIAK
AUTOBUSEN ALOKAIRUA
BIDAIARIEN GIDA
  - Billeteen salmenta
- Baldintza orokorrak
- Aholkuak eta
   gomendioak
 
BEZEROARENGANAKO ARRETA
 
GASTEIZ-BILBO-GASTEIZ BIDAIEN HILEROKO ETA SEIHILEKO BONUEN JARDUNBIDE-ARAUAK
1.- ARAU OROKORRAK

 

 

Zerbitzu hori hilaren 1etik hila amaitu arte burutuko da, astelehenetik ostiralera, hain zuzen, betiere Bizkaiko lanegunak aintzat hartuta, abenduaren 24 eta 31 izan ezik .

Bonoaren erabiltzaileak egunero joan-etorri bat egin ahal izango du, aurreko puntuan aipatu aldian .

Bidaiariak zerbitzuan jesarlekua gordeta izango du, betiere alta emanda dagoenean, Autobuses LA Unión SA enpresak berarentzat ezarri ordutegian eta geldiunetan, dela Gasteiz-Bilbo zerbitzuan dela Bilbo-Gasteiz zerbitzuan .

Bidaiariak eguneroko billetea beti eskuetan izan behar du; izan ere, zerbitzu horiek erabiltzeko emango da, pertsonala eta transferiezina .

Erabiltzailea autobusera zuzenean igoko da, soil-soilik billetea kasuan kasuko egunean gidariari erakutsita .

Autobuses La Unión SA konpainia ez da arduraduna izango billetea galdu edo lapurtu denean. Billetea autobusera igotzean aurkezten ez bada, orduan pertsona horrek bidai hori ezin izango du egin, eta, horrenbestez, bidaia egin nahi badu, beste billete bat egin beharko du .

Bonuaren baliozkotasuna egutegiko aldien arabera zenbatuko da, hots, hilaren lehenengo egunetik azken eguneraino; hala ere, egunak ez dira banatuko pertsonak kontratatu duten hila hasi ondoren parte hartzen duten pertsonentzat, edo, bestela, hila amaitu aurretik uzten dutenentzat .

Bonuen eskaera edo berriztatzea eskatu den bonoaren baliozkotasuna zein hiletan hasi eta horren aurreko hilaren 20tik 25era gauzatuko da .

Gasteiz-Bilbo zerbitzuan bidaiaria goizeko lineako lehenengo sei zerbitzuetako batera egokituko da: 06.00. - 06.30. - 06.50. - 07.10. - 07.30. - 07.45 .

Bonua lehenengo aldiz Gasteizko leihatilan eskatuko da; bertan, interesdunak kasuan kasuko fitxa bete beharko du. Ostean egiten diren berriztatzeak burutzeko nahikoa izango da leihatila horretara telefonoz deitzea, betiere aipatu aldian .

Bonua Bilboko edo Gasteizko leihatilan jaso ahal izango da, erabiltzaileak hori eskatzean zehaztu duena aintzat hartuta. Une horretan, bidaiariari bonua zein hilerako kontratatu eta hil horri dagozkion billete guztiak emango zaizkio. Horrela, ordainagiria sinatu behar du, billeteak zuzenak direla eta horiek jaso dituela berresteko .

Ordainketa bonua eskuratzeko unean esku dirutan egin daiteke, edo, bestela, banku-helbideratzearen bitartez; kasu horretan, enpresak zenbatekoa kasuan kasuko hilaren 1etik 3ra kobratuko du .

 

2.- ITZULERA ITXIAREN KUOTA


Bidaiariek 2006. urtean hurrengo kuota ordainduko dute bonuaren iraupena kontuan izanda, 2007. urteko igoera ezarri arte :

  • Hilero : 116.50 €/hilero. (%7 BEZa eta BNA barne)
Modalitate honetan, itzulera datuak jaso diren orrian aipatu 5 ordutegietatik batean egin beharko da: 14.30. - 15.00. - 15.30. - 17.30. - 18.00.
3.- ITZULERA IREKIAREN KUOTA


Bidaiariek 2006. urtean hurrengo kuota ordainduko dute bonuaren iraupena kontuan izanda, 2007. urteko igoera ezarri arte :

  • Hilero: 135.90€/hilero. (%7 BEZa eta BNA barne)
Modalitate honetan, itzulera lineako edozein autobusetan egin ahal izango da, betiere aurretiaz leihatilan adierazita; horrela, leihatilan bonua aurkeztu eta erabiltzaileari billete bat emango zaio zerbitzu hori erabiltzeko. Inoiz ezin izango da billeterik eskatu ondorengo zerbitzuen erabilerarako .
 
Copyright 2005 © Autobuses La Unión S.A eta La Burundesa S.A. . - Lege-abisua » - Pribatutasun-politika
La Unión SA, Bizkaiko Merkataritzako Erregistroan inskribatuta, 3602. liburukiko 27. folioaren, Bi2057. orrian, IFK:A48944045
La Burundesa SA, Nafarroako Merkataritzako Erregistroan inskribatuta, 80. liburukian, sozietateak, 35. folioren, 775. orrian, IFK: A31003627