 |
|
|
| |
 |
|
|
|
TXIP TXARTELEN ERABILERARI BURUZKO ARAUAK |
| 1.- ARAU OROKORRAK |
|
|
Txartel horiek bidaiari bakoitzak kontratatu duen zerbitzu-motari dagozkion arauen edo kontratuaren mende daude. Bestalde, punturik garrantzitsuenak adierazi nahi dizkizuegu, kasu bakoitzean aplikatu beharreko arauei edo kontratua betetzeari kalterik egin gabe.
-
Txartela pertsonala eta transferiezina da.
-
Nahitaezkoa da txartel hori Autobuses La Unión konpainiako edozein enplegaturi erakutsi beharko dio, baldin eta horrek eskatu badu.
-
Autobusera igotzean txartela balioztatzeko makinan sartu beharko da.
-
Txartela iruzurrez erabili bada, berehala deuseztatuko da, eta, ondorenez, titularrak ez du kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango.
-
Txartelaren titularrak Autobuses La Unión SA konpainiarekin kontratatutako zerbitzu-motaren arauen berri izateaz gain, arauok betetzearen gaineko erantzukizuna du.
|
| 2.-
TXIP TXARTELAREN ERABILERA |
|
|
Erabiltzailea autobusera igotzen den bakoitzean aipatu txip txartela autobus guztietan ezarritako balioztatzeko makinan sartu beharko da. Une horretan hiru inguruabar gerta daitezke :
-
Balioztatze-makinak txirrina behin jo eta argi berdea biztu zaio: txartela baliozkoa izango da, eta, ondorioz, erabiltzaileak bidaia egin ahal izango du .
- Balioztatze-makinak txirrina hiru aldiz jo eta argi gorria biztu zaio: erabiltzaileak ezin izango da autobusean txartel horrekin sartu, ez da baliozkoa izango eta. Halako kasuetan, ezin zaio errua gidariari egotzi, ezta berarekin eztabaidatu ere. Izan ere, makinaren arabera, txartel hori ez da baliozkoa. Inguruabar hori 2 arrazoiren ondorioz gerta daiteke :
- Txartela desaktibatu egin da: erabiltzaileak ez du kuota ordaindu edo baja eskatu du; hori dela eta, ezin du bidaiatu .
- Oker informatikoa: aipatu txartelek informazioa gordetzen dute barruan daramaten txip batean, eta, zenbait kasutan, txip hori hondatuta edo narriatuta egon daiteke okerreko informazioa emanez. Sarritan, guztiok antzeko arazoak izan ditugu bankuko kreditu-txartelekin, ez da horrela?.
- Makinak ez du ezer egin: txartelak barruan daraman txipa oso hondatuta badago, guztiz apurtuta gera daiteke; hori dela medio, balioztatzeko makinak ezin izango du antzeman. Kasu horretan, 2. paragrafoan adierazitakoa beteko da .
Txartela balioztatze-makinan sartu ondoren horrek ez badu ezer egiten, edo txirrina jotzen badu, eta, arrazoi horren ondorioz, erabiltzailea autobusera ezin bada igo, baina bidaiatu nahi izanez gero, billetea gidariari ordaindu beharko dio. Hala ere, debeku hori erabiltzailearekin zerikusirik ez badu, orduan horrek eskubidea izango du Autobuses La Unión konpainiari berak ordaindu duen billetearen zenbatekoa eskatzeko. Horrela, konpainiak aurretiaz zioa egiaztatu beharko du, eta, ostean, kasuan kasuko ordainketa egingo dio, bai eta txartel berria erabiltzaileari eman ere . |
|
|
| |
|
|
| |
 |
Copyright 2005 © Autobuses La Unión S.A eta La Burundesa S.A. . - Lege-abisua » - Pribatutasun-politikaLa Unión SA, Bizkaiko Merkataritzako Erregistroan inskribatuta, 3602. liburukiko 27. folioaren, Bi2057. orrian, IFK:A48944045 La Burundesa SA, Nafarroako Merkataritzako Erregistroan inskribatuta, 80. liburukian, sozietateak, 35. folioren, 775. orrian, IFK: A31003627 |
|
 |